ITZULTZE POLITIKA

Atzera botatzeko eskubidea

Erosleak, gehienez, 7 egun balioduneko epea izango du erositako produktua atzera botatzeko, produktua entregatzen zaion egunetik zenbatzen hasita, araudi aplikagarriaren arabera.

Behin 7 egun balioduneko epea amaituta, Estudios Durerok ez du itzultzerik onartuko erositako produktuak atzera botatzeagatik.

Erosleak ez du erositako produktua atzera botatzeko eskubiderik izango araudi aplikagarrian aurreikusitako kasuetan eta, bereziki, izaera enuntziatiboz eta ez mugatzailez, honako kasu hauetan: data edo aldi jakin baterako ostatua, garraioa, otorduak edo atsedena eskaintzeko zerbitzuak badira; eroslearen zehaztapenen arabera egindako edo argi eta garbi pertsonalizatutako produktuak badira; erosleak zigilua kendu dien soinu-grabazioak edo bideo, disko eta programa informatikoak badira, baita bide elektronikoz hornitutako fitxategi informatikoak ere, berehala behera kargatu edo erreproduzitu ahal badira etengabe erabiltzeko; eguneko prentsa eta aldizkariak badira; eta, eroslearekin hala adostuta, aipatutako 7 egun balioduneko epea amaitu aurretik hasten bada zerbitzuaren erabilera.

Erositako produktu bat atzera botatzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

1) Produktuak entregatu zenean zegoen egoera berean egon behar du itzultzeko orduan, eta argibideak, dokumentazioa, osagarriak eta, ahal den neurrian, jatorrizko ontzikia eta etiketak gorde behar ditu.

2) Entrega egiteko erabilitako kutxa edo pakete berean egin behar da itzulketa, edo, horiek ezean, antzeko formatu batean, produktuak egoera onean itzultzen direla bermatzeko.

3) Itzulitako produktuari erosketa-egiaztagiriaren eta emate-agiriaren kopiak erantsi behar zaizkio pakete berean; horietan, itzulitako produktuak eta zergatik itzultzen diren adierazi behar da.

4) Estudios Durerori itzultze-prozesuaren hasieraren berri eman behar zaio, honako helbide honetan: shop@tako.es

Itzultzeko arrazoia ezin bazaio Estudios Durerori egotzi, bidaltze-gastuak erosleak hartuko ditu bere gain.

Erosleak itzultze-prozedura amaitzen duenean, Estudios Durerok produktu-bilketa programatu eta kontsumitzaileari posta elektronikoz jakinaraziko dio noiz eta zer ordutan jasoko duen produktua eta horren kostua.

Estudios Durerok ez du bere gain hartuko erosleari eragindako kostu eta gasturik, produktua itzultzeko ezarritako prozedura betetzen ez bada.

 

Produktuen prezioa itzultzea

Erosleak prozedurari jarraitzen badio eta Baldintza Orokor hauetan ezarritako betekizunak betetzen baditu, Estudios Durerok itzuli egingo dio erosleari berak itzulitako produktuengatik ordaindutako dirua.

Erosleak ez du produktuen prezioa berreskuratzeko eskubiderik izango, produktuak entregatu zirenean zeuden egoera berean ez badaude, prozedurari jarraitzen ez badio edo Baldintza Orokor hauetan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu.

Eskaera baten zati bat itzultzeagatik prezioaren zati bat itzuliko da.

Erosleak produktua erosteko erabilitako ordainbide berbera erabiliko du Estudios Durerok produktuaren prezioa itzultzeko agindua kudeatzeko, itzulitako produktua biltegira iritsi dela egiaztatzen denetik berrogeita zortzi (48) orduko epean.

 

Produktu akastunak itzultzea

Erosleak produktu akastunen prezioa errenboltsatzeko eskubidea izango du, bai eta entregatzen zaizkion produktuena ere, berak egindako eskaerarekin bat ez badatoz.

Kasu horietan, “Atzera botatzeko eskubidea” atalean zehaztutako prozedurari jarraitu behar dio erosleak produktua Estudios Durerori itzultzeko. Hala ere, erosleak ez du zertan bere gain hartuko produktuak itzultzearen kostuak.

Erosleak ezarritako prozedurari jarraituz eta Baldintza Orokor hauetan ezarritako betekizunak betez gero, Estudios Durerok itzuli egingo dio erosleari berak itzulitako produktuengatik ordaindutako dirua, produktu akastunak badira edo erosleak egindako eskaerarekin bat ez badatoz.