Zer da TAKO bat?

Zurezko pieza bat da, 20x20 zm zabal eta 4 zm lodi da eta obra grafikoa darama inprimatuta.
Kontzeptualki, euskal arte garaikidea euskarri originalean. Hori guztia oso prezio eskuragarrian.
Tako bilakatutako artelana argazkia edo irudi grafikoa da, formatu demokratikoan. TAKOA prezio erraza duen kalitatezko erreprodukzioa da, materiale noblea duen euskarri berria, eskaripean eta banan-banan eginiko ekoizpena da. Bildumak osatzeko edo oparitan emateko. Pilatu, eskegi, utzi, taldeka zamatu edo bakarka disfrutatzeko da. Bere kabuz obra izan liteke edota, agian, beste obra handiagokein harremana duen zati bat.
Argazkigintza edo diseinu grafikoa ulertzeko eta partekatzeko modu berria da. Euskal artisten lana ezagutarazi eta zabaltzeko modua da, artea guztion eskuetan.  
 
Zer dago TAKO baten atzean?

TAKO baten atzean azken belaunaldiko teknologiaz eginiko sormena eta erreprodukzioa dago. TAKO baten atzean aukeratutako argazkilari bizkaitarrak eta gipuzkoarrak daude eta, hauek, TAKO bilakatzeko beren irudiak hautatu dituzte.
TAKO bat lankidetza egitasmoa da, euskal argazkigintza eta diseinu garaikidea sustatzeko indar-pilaketa da, gure sortzaileen lana gizarte osoarengana iritsi dadin. Horrela, artea eskuragarriagoa izateaz gain, lan grafikoaren bildumazaletasuna sustatu da eta artea eguneroko bizitzan sartzen da.
 
TAKO batek eta egitasmoko egileek duten helburu nagusia beren obra erakustea da, ahalik eta lagun kopuru handiagoarengana iristea. Horregatik, TAKOa aurkezpen txartel bitxia da eta jendearen eguneroko bizitzan oso erraz barneratzen da. 

TAKO informazio gehiago