1. Webgune honen titularraren nortasuna.

2002ko urriaren 12ko Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen Lege berria betez, jakinarazten dizugu ESTUDIOS DURERO SL dela www.tako.es domeinuaren eta web-orriaren titularra.

Informazio Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, jakinarazten dizugu www.tako.es webgunearen titularra honako hau dela:

Sozietate-izena: Estudios Durero S.L. IFK: B-48994214.(R.M VIZCAYA, TOMO 3691, FOLIO 170, HOJA BI-23129)

Helbidea: Bizkaiko Teknologia Parkea, Ibaizabal bidea, 702. eraikina. KP: 48160, Bizkaia.

Telefonoa: 944 180 022.   Faxa: 944 189 216. Helbide elektronikoa: durero@estudiosdurero.com

2. Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak.

Webgune honetan sartzeak “Erabiltzaile” izaera ematen dizu. Horrek esan nahi du www.tako.es webgunean sartzeko unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak onartu egiten dituzula oso-osorik. Beraz, erabiltzeko baldintza orokor hauek irakurri behar ditu Erabiltzaileak, webgunean sartu eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabili nahi dituen bakoitzean. Izan ere, baldintzak aldatu egin daitezke. Zentzu horretan, www.tako.es webgunean sartu, nabigatu, erabili edo bertako zerbitzu eta jardueretan –doakoak zein kostubidezkoak– parte hartzen duen edonor hartzen da “Erabiltzailetzat”.

2.1.- Helburua eta aplikazio-eremua.

Webgunea erabiltzeko baldintza orokor hauek www.tako.es webguneko sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dituzte, baita horren edukiak –hala nola testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak– eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko nazioko legediak zein nazioarteko hitzarmenek babestutako sorkuntza-lanak erabiltzeak eragindako erantzukizunak ere.

Estudios Durero S.L.k baldintza partikularrak ezarri ahal izango ditu, eta horiek aplikagarri izango dira berariazko zerbitzuak erabili eta/edo kontratatzeko. Kasu horretan, baldintza orokor hauek ordezko izaera izango lukete.

2.2.- Sartzeko baldintzak eta zerbitzuen erabilera.

a) www.tako.es webguneko sarbidea, hasiera batean, askea eta doakoa da. Hala ere, gerta liteke zerbitzu eta eduki batzuk erabiltzeko aldez aurretik zerbitzua edo produktua kontratatu behar izatea. Horrelako kasuetan, horiek kontratatu aurretik Estudios Durero S.L.k eskuragarri jarritako berariazko baldintza partikularrak aplikatuko dira.

b) Webgune honetako zerbitzuak erabili nahi dituzten adingabeek beren guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena izan beharko dute aldez aurretik, eta horiek izango dira beren ardurapeko adingabeen ekintzen erantzule bakarrak.

c) Erabiltzaileak legez erabili behar ditu beti webgune honetako zerbitzuak, baldintza orokor hauen, indarreko legeriaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, baita Interneten oro har onartutako jardunbidearen arabera ere.

d) Erabiltzaileak bermatzen du webgune honetako harpidetza-inprimakietan emandako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela.  Erabiltzailearen erantzukizuna da (eta ez beste inorena) Estudios Durero S.L.ri   berehala jakinaraztea emandako informazioan aldaketaren bat izanez gero.

e) Erabiltzaileak ez du honelakorik egingo: birusak, programak, makroak edota edozein karaktere-sekuentzia sartu, webguneko sistema informatikoei kalte egiteko helburuarekin; beste erabiltzaile batzuei sartzeko oztopoak jarri, baliabide gehiegi kontsumituz; webguneko  datuak hartu, publizitatea egiteko helburuarekin; webguneko edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen esku jarri; webguneko zerbitzuen bidez ekintzak egin, honako hauei kalte egin diezaieketenak: jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratu-konpromisoak eta hirugarrenen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubideak; bidegabeko lehia eta zilegi ez den publizitatea.

f) Erabiltzaileak erregistratu behar badu www.tako.es webguneko zerbitzu bat erabili eta/edo kontratatzeko, egiazko eta legezko informazioa emateko erantzukizuna izango du. Erregistroaren ondorioz, zerbitzuak eskuratzeko pasahitza ematen bazaio Erabiltzaileari, horrek zuzen erabiltzeko eta isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du.  

Ondorioz, Erabiltzaileek ematen zaien edozein identifikadore eta/edo pasahitz egoki zaintzeko eta isilpean gordetzeko erantzukizuna dute. Horrez gain, hirugarrenei erabiltzen ez uzteko konpromisoa hartzen dute, ez aldi batez eta ez iraunkorki, eta besteei sartzen ez uztekoa ere bai. Erabiltzailearen erantzukizuna da hirugarren batek zerbitzu hauek bidegabeki erabiltzea pasahitzaren bidez, Erabiltzaileak pasahitza arduragabekeriaz erabili duelako edo galdu duelako.

Pasahitzak lapurtu, galdu edo baimenik gabe eskuratuz gero, Erabiltzailearen erantzukizuna da berehala Estudios Durero S.L.ri jakinaraztea, pasahitzok ezeztatu ahal izateko.  Estudios Durero S.L. inoiz ez da izango baimenik gabeko hirugarrenen ekintzen erantzule, Erabiltzaileak aipatutako jakinarazpena egiten ez duen bitartean.

3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak.

Estudios Durero S.L. www.tako.es osatzen duten elementu guztien jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen titularra da, marka, merkataritza-izena edo ikur bereizgarria barne.  Bereziki, egile-eskubideek babestuta daude diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logotipoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webguneko gainerako elementuak, besteak beste. 


www.tako.es webgunean sartzeak edo nabigatzeak inola ere ez du esan nahi Estudios Durero S.L.k jabetza intelektualari eta industrialari uko egiten dienik, eskualdatzen dituenik edo lizentzia osoa edo ez-osoa ematen duenik Erabiltzaileak pertsonalki erabiltzeko. Horregatik, Erabiltzaileak honako hau  onartzen du: www.tako.es webguneko edukiak Estudios Durero S.L.ren esanbidezko eta idatzizko baimenik gabe erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea, berrerabiltzea, jendaurrean jakinaraztea eta, oro har, edozein prozeduraren bidez beste edozein modutara baliatzea, haren jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideak haustea dela.

Datu pertsonalaren izaera ez duen eta norberaren borondatez www.tako.es webgunera Internet bidez bidalitako informazio guztia (iritziak, iradokizunak,  ideiak, grafikoak... barne hartuta), Estudios Durero S.L.ren jabetza esklusibokoa izango da. Horrek erabiltzeko eskubide mugagabeak izango ditu, eta bidaltzaileak ez du inolako ordainik jasotzeko eskubiderik izango, ez bere alde ez beste inoren alde.

www.tako.es webgunean argitaratzen diren argazkien irudi-eskubideak Estudios Durero S.L.ri laga dizkiote argazkilari eta artistek. Horiek eskubide horien jabe direla eta aukeratutako irudiak merkaturatzeko ahalmena dutela adierazten dute. Horren inguruan zalantzarik edo erreklamaziorik izanez gero, argazkilari horiengana jo behar da, Estudios Durero S.L.k zentzu horretan ez baitu inolako erantzukizunik izango.

4. Erantzukizun eta bermeen inguruko araudia.

4.1. Estudios Durero S.L.k ez ditu bermatzen www.tako.es webguneko zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, zinezkotasuna edo zehaztasuna. Beraz, baztertu egiten du edonolako kalte-galerekiko erantzukizun zuzena edo zeharkakoa, Erabiltzaileak jarritako itxaropenak zapuzten badira.

4.2. Estudios Durero S.L.k adierazten du bere ahalmenaren eta teknologiaren egoeraren araberako neurri teknikoak hartu dituela webguneak ondo funtzionatzeko eta birusik eta osagai kaltegarririk ez izateko. Hala ere, ezin du honako hauen erantzukizuna bere gain hartu: a) www.tako.es  webguneko eduki eta zerbitzuen iraunkortasuna eta erabilgarritasuna; b) eduki hauetan akatsik ez egotea, ezta gerta daitekeen edozein akatsen zuzenketa ere; c) birusak eta/edo beste osagai kaltegarri batzuk ez izatea www.tako.es  webgunean; d) hartu diren segurtasun-neurrien erasoezintasuna; e) www.tako.es  webgunearen segurtasun-sistemak urratzen dituen edonork sor ditzakeen kalte-galerak.

4.3. Erabiltzailea erantzule bakarra izango da hirugarrenen aurrean, berak www.tako.es  webgunera edozein komunikazio bidaltzen duenean edo bere izenean bidaltzen denean, eta web honetan dauden edukiak eta zerbitzuak legez kanpo erabiltzen direnean.

4.4. Estudios Durero S.L.keskubidea izango du aldi batez eta aurrez abisatu gabe www.tako.es webgunerako sarbidea eteteko, webgunea mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko lanak direla eta. Ahal badu, Estudios Durero S.L.k  bere webgunean ohar bat jarriko du aldez aurretik, zerbitzuak noiz etengo diren esanez.

4.5. www.tako.es webgunean beste webgune batzuetara eramateko estekak egon daitezke. Estudios Durero S.L.k ez du webgune horiekiko inolako erantzukizunik, ez baitu horien gaineko kontrolik. Esteka horien helburua Erabiltzaileari beste informazio iturri batzuen berri ematea da. Beraz, Erabiltzailea bere ardurapean sartuko da aipatutako webguneetako edukietara, horiek arautzen dituzten erabilera-baldintzetan. 


4.6. Estudios Durero S.L.k ez du bere gain hartuko Erabiltzaileek egin dezaketen webguneko eduki eta zerbitzuen erabileraren erantzukizunik.  Ondorioz, ez du bermatzen Erabiltzaileek egin dezaketen eduki eta zerbitzuen erabilera baldintza orokor hauetara egokituko denik, ezta era arduratsuan egingo dutenik ere.

5. Pribatutasun-politika.

Zure datu pertsonalak kasuan kasu eskatzen dituzun erosketa- edo kontsulta-zerbitzuak eskaini eta tako.es-ekin izango duzun harremana kudeatzeko kontu bat sortzeko asmoz erabiliko dira: zure eskariak ikusteko; gogokoenak aukeratzeko; kontaktu-bidea, helbidea eta zerbitzu horietarako behar diren gainerako datuak zehazteko.

Era berean, datu horiek zure eskariari erantzuteko eta zuretzat interesgarria izan litekeen gure jarduerari buruzko informazio bidaltzeko ere gorde ahal izango dira, harik eta zuk kontrakoa agindu arte.

Orobat, DBLOk xedatutakoari jarriki, datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu edo aurre egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu, honako helbide honetara NANaren fotokopia izango duen gutun ziurtatua bidaliz, edota eskaria jaso dela ziurtatzeko beste edozein modu erabiliz: ESTUDIOS DURERO, SL. Bizkaiko Teknologia Parkea, 702 eraikina, 48160 Bizkaia.

Elektronikoki erregistratzeko edozein inprimakitan derrigorrez bete beharrekotzat zehaztutako eremuak bete ezean, gerta liteke Estudios Durero SLk zure eskariari ezin erantzutea:
Estudios Durero SLk ez die hirugarrenei inolaz ere saltzen, lagatzen, alokatzen edo transmititzen bere bezeroei buruzko datu pertsonalik edo informaziorik.

Erabiltzaileak bermatu egiten du Estudios Durero SLri emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta edozein aldaketa izanez gero, horren berri emateko ardura hartzen du. Bezeroak inprimakiak betetzen dituenean datu faltsuak, okerrak, ez-osoak edo eguneratuta ez daudenak idazten baditu, bera izango da Estudios Durero SLri edo hirugarrenei eragin lekizkiokeen kalteen erantzule bakarra, zuzena edo zeharkakoa. Erabiltzaileak ez du hirugarrenei buruzko datu pertsonalik idatziko, honako pribatutasun-politikan zehaztuta dagoen aurretiko adostasunik jaso ez badu. Bera izango da datu horiek sartzearen erantzule bakarra. Estudios Durero SLk eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuek datu pertsonalak babesteari buruzko baldintza bereziak izan ditzakete, berariazko aurreikuspenekin. Halakoetan, kasuan kasu, baldintza berezi horiek hartu beharko dira kontuan. Baldintza berezietan araututa ez dagoen gainerako guztian, pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak ezarriko dira.
18 urtetik beherako adin txikiko haur eta gazteei jakinarazten zaie Estudios Durero SLren webgunean datu pertsonalak sartzeko, euren gurasoen edo tutoreen baimena beharko dutela.

Estudios Durero SLk datu pertsonalak ez aldatzeko, ez galtzeko edo baimenik gabe ez tratatzeko edo eskuratzeko behar diren neurri guztiak hartu ditu, beti ere unean-uneko teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta giza jardueraren ondorioz edo ingurumen fisikoaren eta naturalaren ondorioz dauden arriskuak kontuan hartuta. Nolanahi ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

6. Iraupena eta aldaketa

6.1. Estudios Durero S.L.k eskubidea du www.tako.es webgunean sartzeko baldintza orokor hauek guztiak edo batzuk aldatzeko; egiten diren aldaketak www.tako.es webgunean argitaratuko ditu. Halaber, aldez aurretik adierazi gabe, egokitzat jotzen dituen aldaketak egin ahal izango ditu webgunean, eta bertan eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak eta baita horiek agertzeko edo kokatzeko modua ere aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu.  Hala bada, indarrean dauden baldintza orokorrak Erabiltzailea www.tako.es  webgunean sartzen den aldi bakoitzean bertan argitaratuta daudenak izango dira, eta, ondorioz, Erabiltzaileak aldiro irakurri beharko ditu erabilerari buruzko baldintza orokorrak.

6.2. Baldintza berezietan xedatutakoa alde batera utzita, Estudios Durero S.L.k  edozein unetan amaitu, eten edo bertan behera utz dezake, aurretik jakinarazi gabe, orrialdeko edukiak eskuratzeko aukera, eta Erabiltzaileak ezin izango du kalte-ordainik eskatu.

7. Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzio-eskumena

Estudios Durero S.L.ren eta Erabiltzailearen arteko harremanak honako honek zuzenduko diru: legeria aplikagarriari eta jurisdikzio-eskumenari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak. Hala ere, araudiak aurreikusten duenean aldeak (Estudios Durero S.L. eta Erabiltzailea) foro baten menpe jartzeko aukera, legokiekeen beste edozein forori uko eginda, Bilboko Epaitegien eta Auzitegien menpean jarriko dira.